jueves, 20 de junio de 2013

2012-2013 IKASTURTEA BUKATU DA

Atzo esaten genuen bezala ikasturtea, gaur, ekainaren 20an, bukatu da. Gaurtik aurrera irakasleak Zarauzko zirkuloan mugituko dira paper zaharrak betetzen. Datorren ekainaren 28an Batzorde Nagusia goizeko 11,30etan bilduko da eta gero bazkaltzera eta baita nahi duena Zarauzko Historiako Museora.Uztailaren 3an, beste bazkari bat, hau Zumaian, eta batez ere tertulianoei zuzenduta.

Orain, momentua da, pixka bat atzera begiratzeko, ondorioak ateratzeko, ondo egindakoari txalotzeko eta ondo egon ez denari zuzentzeko. Azkoitian 250 ikasle ingurua izan dugu, gela barruko lanak izan ezezik beste ekintza batzuk egin dira eta txalogarria izan da lortutako lanak bolondresekin.
Hurrengo ikasturtea irailaren hasieran hasiko da, irailaren 3an, hain zuzen,  Azkoitian matrikulatzen egongo gara, 13 arte. Ordutegia izango da goizeko 10etatik-13ra.

Eta gure aldetik besterik gabe, ondo pasa oporrak, irailean berriz aurkituko garelakoan. Besarkada bat denontzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario