miércoles, 16 de mayo de 2012

GUREGANDIK GERTU


Aiako plazaren alde oso bat betetzen du bertako eliza handiak, Aiaren garai bateko garrantzi ekonomikoaren erakusle nabaria. Eraikinaren ezker izkinean iturri bat dago eta elizaren paretan harlauz bat herriko txistularia izandako Agustin Aldalurri eskainitako bertso hauekin:

Agustin maite: urrezko izkiz
zaitugu guk aurkeztuko,
Aia'ko erria zuk ainbat iñork
ez baitu aberastuko;
ematen ziñan biotz zabala,
artutzen berriz estuko.
Txistu ta dantzan gazteak jartzen
jendea nondik poztuko,
ta eleizetan zu organista
ain borondate prestuko,
zure izena nola ez degu
guk bertsotan abestuko;
aurrerantzean izan nahi degu
zugan arreman estuko,
jun ziñan baña gure erriak
etzaitu iñoiz aztuko.

J. M. Lertxundi

Aiako Herriak
1991-8-11

Bertsoetan ageri den bezala, txistua jotzeaz gain, mezetan organoa jotzen zuen eta, hori dela eta, modu harrigarrienean hil zen urte zaharretako mezan organoa jotzen ari zela bihotzekoak jo baitzuen eta bertan hil zen, bakarrik 54 urte zituela, heritarren begirada harrituaren aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada