martes, 6 de noviembre de 2012

ACTA DE LA COMISIÓN MIXTA


AZKOITIA-2012-2013 IKASTURTEA-
IKASTURTEKO 1. BATZORDE MISTOKO LABURPENA
2012 urriaren 30ean.
13 partaide.
Gai ordenaren arabera ondorengo gaiak ikusi ziren:
1.- Batzorde honi buruz galderak eta dudak argitu genituen.
2.- Aurten dauden bolondresak interesatu ziren beren funtzionamenduari buruz: Saioak nola egin, zer materiala erabili, zenbat denbora eman eta abar.
3.- Blogari eta Aldizkariari buruz hainbat zehaztapen egin genuen, partaide batzuk konpromiso hartu zuten Aldizkarian zerbait egiteko, hau da, gai batzuk ateratzeko, azaroaren bukaerako, prest egongo direla.
4.- Irteerei buruz komentatu genuen lehendabizikoa  izan daitekela Gabonak baino lehenago Bilbora, Boteroren erakusketa ikusteko eta Bilbon bueltatxo bat emateko.
Baita ere komentatu zen oinez irteeraren bat presta daitekela, adibidez Zumaiatik Debara flistx bidetik edo bailara honen inguruan, bide asko daudelako eta ingurua ezagutzeko merezi dute.
  Besterik gabe amaitutzat eman genuen bilera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario