Aiako plazaren alde oso bat betetzen
du bertako eliza handiak, Aiaren garai bateko garrantzi ekonomikoaren erakusle
nabaria. Eraikinaren ezker izkinean iturri bat dago eta elizaren paretan
harlauz bat herriko txistularia izandako Agustin Aldalurri
eskainitako bertso hauekin:
Agustin maite: urrezko izkiz
zaitugu guk aurkeztuko,
Aia'ko erria zuk ainbat iñork
ez baitu aberastuko;
ematen ziñan biotz zabala,
artutzen berriz estuko.
Txistu ta dantzan gazteak jartzen
jendea nondik poztuko,
ta eleizetan zu organista
ain borondate prestuko,
zure izena nola ez degu
guk bertsotan abestuko;
aurrerantzean izan nahi degu
zugan arreman estuko,
jun ziñan baña gure erriak
etzaitu iñoiz aztuko.
J. M. Lertxundi
Aiako Herriak
1991-8-11
Bertsoetan ageri den bezala, txistua
jotzeaz gain, mezetan organoa jotzen zuen eta, hori dela eta, modu
harrigarrienean hil zen urte zaharretako mezan organoa jotzen ari zela
bihotzekoak jo baitzuen eta bertan hil zen, bakarrik 54 urte zituela, heritarren
begirada harrituaren aurrean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario