jueves, 14 de abril de 2011

IRTEERA BAT: NUARBE

Gaur Nuarbera joan gara. Nuarbe pantano edo presa bat da. Azpeititik gertu dago, Urrestillan hain zuzen eta han biltzen dute ura Urola Kosta osoan edateko.
Azkoitiko eta Azpeitiko ikasle batzuk joan gara, 25 lagun gutxigorabehera eta emanaldia goizeko 9,30etan hasi gara. Etorri dira bi monitore eta den-dena erakutsi digute: presazo horma barrutik daukan guztia, tuberiak, kontrolatzeko bonbak eta beste makina asko. Presako pareta igo dugu barrutik, hortarako 400 eskilara igo behar izan dugu. Behin goian ingurua ikusi dugu, dena zoragarria zegoen, ura lasai-lasai eta zuhaitz pila, hauek dagoenekoz udaberrian gaudela nabarmentzen zuten.
Ingurua ikusi, pixka deskantsatu eta argazki batzuk atera ondoren berriz autobusa hartu eta Oinatzen dagoen un araztegiraino joan gara. Araztegi honetan Ibai Ederretik datorren ur guztiak garbitzen dituzte guk gero edan ahal izateko. Araztegia ikaragarria da, niri asko gustatu zait, zeren andereño oso ondo azaldu digu dena, zenbat ur litro garbitzen dira, zer prozesu erabiltzen dira urak garbitzeko eta abar. Baita ere makina bat zegoen bertan behar den energi elektrikoa ekoizteko eta bi dekantadore erraldoi eta ura filtratzeko zortzi biltegi.
Goiz osoa oso eguzkitsua izan da, bero gehiegi egiten zuen araztegian baina oso ondo pasatu dugu eta gainera gauza asko ikasi dugu. Nire ustez irteera hauek oso ondo daude nahiz eta batzuetan batzuk ez dute ulertzen, baina nik uste dut ona dela gure hizkuntza maila hobetzeko.
Besterik gabe, eskerrik asko hau irakurtzeagatik.





No hay comentarios:

Publicar un comentario